最新搜索

Martxa Baten Lehen Notak - Mikel Laboa.mp3 在线试听

Martxa Baten Lehen Notak - Mikel Laboa

Eguzkiak urtzen du goian

Gailurretako elurra

Uharka da jauzten ibarrera

Geldigaitza den oldarra

Gure baitan datza eguzkia

Iluna eta izotza

Urratu dezakeen argia

Urtuko duen bihotza

Bihotza bezain bero zabalik

Besoak eta eskuak

Gorririk ikus dezagun egia

Argiz beterik burua

Batek gose diraueno

Ez gara gu asetuko

Bat inon loturik deino

Ez gara libre izango

Bakoitzak urraturik berea

Denon artean geurea

Etengabe gabiltz(a) zabaltzen

Gizatasunari bidea

Inon ez inor menpekorikan

Nor bere buruan jabe

Herri guztiok bat eginikan

Ez gabiltz gerorik gabe

Batek gose diraueno

Ez gara gu asetuko

Bat inon loturik deino

Ez gara libre izango

Eguzkiak urtzen du goian

Gailurretako elurra

Uharka da jauzten ibarrera

Geldigaitza den oldarra

00:00 / 00:00
An audio error has occurred.
  1. 1 Martxa Baten Lehen Notak Mikel Laboa
歌手:Mikel Laboa